Gizarte programa

2011ko AZAROAK 24

IDiSPORT biltzarraren gizarte programaren barruan, eta azaroaren 24ko arratsaldeko saioa amaitu ostean, Erdi Aroko Gasteiz bisitatuko dugu; Gasteizko alde zaharrean barrena ibiliko gara eta Santa Maria katedrala bisitatuko dugu.

SANTA MARIA KATEDRALERAKO BISITA

Gasteizko katedraleko eraikin multzoa jatorrizko Gasteiz kokatu zen gailurraren zatirik gorenean dago, hasierako eremu harresituaren barruan. Iparretik hegorantz doan muino luzanga txiki baten ipar muturrean kokatuta dago, inguratzen duen Arabako Lautadan hogei bat metroko altueran. Katedralaren orubearen barruan ere nabari da altuera ezberdin hori, hego-mendebaldeko zatia, alde zaharrera ematen duena, ipar-ekialdekoa baino bederatzi bat metro gorago baitago; hala, hura goiko zabaldian geratzen da eta hau, berriz, hegalaren erdialdera.

 

Santa Maria Katedralean “Obretan eta irekita” programa dago martxan. Horren baitan, bisita gidatuak antolatzen dira elizaren zaharberritze lanak ikusteko. Ekimen aitzindaria eta berdingabea da, eta, horri esker, bisitariek hiriaren historia ezagut dezakete eraikinaren bidez.

 

Berreraikitzen ari garen elizaren barrenako ibilbidea obra kaskoa jantzita egiten da. Ezohiko bisita da, segurtasun neurri zorrotzen pean egiten dena, eta zaharberritze lanak zuzenean ikusteko aukera ematen du. 2000. urtean Eusko Jaurlaritzak Turismo Saria eman zion Bisiten Programari, honen kalitatea agerian uzteko.

 


Fotografías; Quintas

Gala afaria

Barceló Gasteiz hoteleko jatetxeak gala afaria eskainiko die biltzarkide eta hizlariei (erreserba egin behar da).

Barceló Gasteiz

GASTEIZ hiribidea, 45. 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 22 81 00 ‎

www.barcelogasteiz.com


 
Ver Catedral Sta. María y H. Barceló Gasteiz en un mapa más grande