Biltzarraren egoitza
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA

Lasarteko bidea, 71 · 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 013500 · Faxa: 945 013501
Gorputz Hezkuntzaren eta Kirolaren arloko Goi Mailako irakaskuntzan 24 urte eman ondoren, gure Fakultateak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) erabat integratuta dagoenak, jakintza arlo honetako ikasketekin jarraitzearen aldeko apustua egin du.
Gure historia Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (SHEE-IVEF) sortzean hasi zen, 1986ko irailean. Euskal Herriko Unibertsitatera atxikita zegoen, baina administratiboki Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpe zegoen (1981eko Errege Dekretua) eta Gorputz Hezkuntzan lizentziatu titulua ematen zuen.
19 urte beranduago, 2005eko urriaren 1ean, zentroa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) integratzearekin batera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (JFKZF) sortu zen. Irailaren 24ko 1670/1993 Errege Dekretuaren bidez, Fakultateko ikasketei izena aldatu zitzaien eta lizentziatuek, aurrerantzean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatu titulua jaso zuten.

Hezkuntzaren esparruan XXI. mendeko gizarteak aldaketa izan du eta Europako Unibertsitate Eremua sortu du, ikaslearen eta ikaslearentzako ikasketa prozesuan, alegia, zer, nola eta zertarako ikasten den erabat jabearazten duten elkarlaneko ikasketa prozesu aktiboetan, oinarritutako proposamenekin. Gaur egun egoera hori Europako unibertsitate gehienetan da nagusi. Dinamika berriak irakasteko eta ikasteko metodo berriak berriro doitzera behartzen gaitu, aldaketa orok nolabaiteko ziurgabetasuna sortzen duela alde batera utzi gabe. Ziurgabetasun hori arintzen eta gainditzen saiatuko gara, dauzkagun baliabideekin bat datozen aldaketak eskaintzeko gogoz eta ikasten ikasteko, bizitzarako ikasteko eta, azken batean, etorkizunean biztanle eta profesional hobeak izaten ikasteko estrategiak sortzeko asmoz.
Hala, aldaketa garai berri batean gaude eta, garai horretan, lizentziaturak graduko ikasketa bihurtuko dira. 2010eko irailetik aurrera, tituluak Europako Unibertsitate Eremura egokitzearekin batera, gure ikasleek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatu titulua lortuko dute ikasketak amaitzean.


NOLA HELDU
- Autobus geltokitik:
Geltokiaren ondoan dagoen hiri autobusen geralekuan, 3. linea hartu, “Zumaquera 16” geralekuraino. Kalea zeharkatu eta ezkerretara biratu, “Zumaquera 15” autobus geralekura iritsi eta 2A linea hartzeko, “Mendizorrotza” geralekuraino. Kalea gurutzatu eta Lasarteko Atetik oinez jarraitu.
(Bilbo eta Gasteiz lotzen dituzten linea erregularreko autobusak –La Unión– Campusaren ondoan geratzen dira, Nieves Cano kalean, Domingo Martínez de Aragón kalearen kantoian)
- Tren geltokitik:
Geltokitik nasak lotzen dituen lurpeko pasabidean barrena atera (ez geltokiaren ate nagusia zeharkatuta), unibertsitate campusera iristeko. Campusa zeharkatu, Farmazia Fakultatearen eta Letren Fakultatearen artean (Justo Vélez de Elorriaga kalean barrena) eta zuzen jarraitu Domingo Martínez de Aragón kaletik, Araba kalearekin gurutzatu arte. Eskuinetara biratu, hiri autobusaren “Araba” geralekura iristeko. 2A linea hartu, “Mendizorrotza” geralekuraino. Kalea gurutzatu eta Lasarteko Atetik oinez jarraitu.
- Campusetik:
Campusetik atera, Domingo Martínez de Aragón kalean barrena, Araba kalearekin gurutzatu arte. Eskuinetara biratu, hiri autobusaren “Araba” geralekura iristeko. 2A linea hartu, “Mendizorrotza” geralekuraino. Kalea gurutzatu eta Lasarteko Atetik oinez jarraitu
JARDUERA ETA KIROL ZIENTZIA FAKULTATEA mapa haundiago batean ikusi







