Kudeaketa eta kirol jolasa

SARRERA
Jarduera fisikoak, osasunak eta kirolak osatzen duten gizarte errealitateak eragin eta ondorio zuzenak ditu ekonomian, osasunean, hezkuntzan eta kulturan.
Ildo horretan, botere publikoek, alde batetik, eta sektore pribatuak, bestetik, gizarte adierazpen horri ikuspegi desberdinetatik erantzun behar izan die kasu batzuetan, eta erantzun nahi izan die, beste batzuetan.
Arlo publikoak, jarduketa esparru desberdinetatik (nazioartea, Europa, Estatua, autonomia, eskualdea, udalerria), kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko politikak sortu eta garatu ditu, kirola demokratizatzeko eta biztanleek jarduera fisikoa modu aktibo eta osasungarrian egitea lortzeko helburu argiarekin.
Merkataritza erakunde pribatuek ere esparru honetan negozio gune berriak sustatzen eta aurkitzen lagundu dute.
Bestalde, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu asoziatiboak jarduera hori integratzen eta errazten saiatu dira; horietako askok interpretazio maila desberdinetan jarri diote arreta kirol lehiari.
Horiek guztiek, erakunde publiko zein pribatuak izan, beren egitura konfigurazioak, beren bitarteko eta baliabideak, beren kudeaketa estrategiak dituzte.
Agerikoa da, kirol erakundeak diren aldetik, etengabe berraztertu eta egokitu beharra dutela beren jarduketa eremua eta beren eskumen edo negozio guneak kudeatu, administratu eta koordinatu ahal izateko.
Horregatik, garrantzitsua da zientziak eta erakunde hauetako kudeaketan izandako esperientziak eginiko ekarpenak ezagutzea.
Zer kirol erakunde mota ditugun, eta zer muga eta zer ahalmen dituzten jakitea, aztertzea eta horien gaineko hausnarketa egitea da biltzar honetan proposatzen den erronketako bat. Horren guztiaren berri izan behar dugu erakunde hauek gero eta kultuagoa den eskariari eta gero eta kalitate handiagoko kirol zerbitzua eskatzen duen eskariari erantzun ahal izatea bermatuko duten kudeaketa estrategiak sortzeko gai izateko.
KUDEAKETA ARLOARI LOTUTAKO GAIAK
Honako gai hauen ingurukoak izan daitezke kudeaketa arloari, aisiari eta jarduera fisikoari eta kirolari lotutako komunikatuak:
Kirol egitura eta erakundeak
Kudeaketa moduak
Kalitate sistema
Legeria
Aisia eta turismoa
Kirol arloko lanbideen erregulazioa
Jarduera fisikoa, kirola eta iraunkortasuna
Kirol programen ebaluazio sistemak
Kirol instalazio eta ekipamenduak
Kudeaketara aplikatutako informatika aplikazioak
Kirolaren eta jarduera fisikoaren eragin ekonomikoaren azterketa
HIZLARIA – KUDEAKETA ARLOA
Dr. Packianathan Chelladurai

B.Com., D.P.E.D., Madrasko Unibertsitatea
- M.A., Western Ontario Unibertsitatea
- M.A.Sc., Waterlooko Unibertsitatea
- Filosofian doktorea, Waterlooko Unibertsitatea
Chelladurai doktorea aditua da kudeaketa esparruan; bereziki, kirol arloko antolaketa teorian eta portaeran. Gaur egun kirol arloko giza baliabideen kudeaketa, kirol arloko sistemen kudeaketa, eta kirol arloko ikerketa garapena irakasten ditu. Doktorego ikerketako mahai-inguru bat zuzentzen du.
Chelladurai Doktoreak Kirol Kudeaketaren Ipar Amerikako Elkarteak ematen duen Earle F. Zeigler Saria eta Europako Kirol Kudeaketa Elkarteak Kirol Kudeaketan Zerbitzu Gorenaren Merituen Saria jaso ditu. Kirol kudeaketako aldizkariaren erredaktore izan zen, eta bertako Argitalpen Batzordeko eta Kirol Kudeaketaren Europako aldizkariko kidea da egun.
Liburu batzuren egilea da eta Kirol Kudeaketari buruz ehun artikulu baino gehiago agitaratu ditu:
- Human resource management in sport and recreation (2006, 2ª ed.rev.)
- Managing organizations for sport & physical activity: a systems perspective (2009, 3ª ed.)
- Human resource management in olimpic sport organizations (2006), Chelladurai, P, et al. (eds.)
- Routledge Handbook of Sport Management, New York: Routledge, 2012
HITZALDIAREN IZENBURUA
Manifestations of Sport and Their Management







